Maiorga Ramirez EH Bilduko parlamentariak, gaur Osoko Bilkuran, Nafarroako Gobernuari Jose Maria Aierdi Etxebizitza kontseilariak iragarri zuen lege-proiektuari buruz galdetu dio, besteak beste alokairuen iraunkortasun-indizea ezartzea jasoko lukeena. Ildo horretan, Maiorga Ramirezek jakin nahi izan du zein egoeratan dagoen lege-proiektu horren garapena eta zein diren ezarri nahi dituen alokairuaren arloko neurri nagusiak.
“Gure ikuspuntu ideologikotik, erakunde publikoek oinarrizko eskubideak bermatzeko merkatuan esku hartzeko gaitasuna erabili behar dute; eta etxebizitza oinarrizko eskubidetzat barneratzen dugunez gu alokairuei mugak jartzea defendatzen dugu”, adierazi du Maiorga Ramirezek.
“Jakin badakigu, gaurko ordezkaritza dela eta, gehiengoak lortzeko, kontserbadoreagoak diren eragileekin adostea inposatzen dela; hortaz ISA deituriko indizea ezartzea aurrerapauso garrantzitsua izaten ahal da”, gaineratu du.