Euskal gizarteak espetxeetako eta polizia-etxeetako tratu txarrei buruz dituen pertzepzioak berrestu dituzte Europako adituek
Estatu espainoleko polizia-etxe eta espetxeetan dauden pertsonei ematen zaien tratuari buruzko Europako Kontseiluko Tortura Batzordearen Txostenatik abiatuta beharrezkoa eta premiazkoa den aldaketaren abiapuntua izatea espero du Eusko Alkartasunak. Alderdiaren ustez, dokumentuak, gainera, pendiente dauden hainbat gai jorratzeko testuinguru egokia eskaintzen duela, hala nola gaixotasun larriak edo sendaezinak dituzten presoak espetxetik ateratzea; horrez gain, Eusko Jaurlaritzak eskuratu berri duen espetxeen eskumena kudeatzeko markoa ere eskaintzen du.
Txostenak agerian uzten du Eusko Alkartasunak behin baino gehiagotan salartu eta euskal gizarteak bazekiena: “Espetxe-politika hobetu daitekeela eta polizia-etxeetako tratua kontrolatu egin behar dela”. Deigarria da txostenak polizia-etxeetan grabazio-kamerak egotea balioan jartzen duela eta horixe da Eusko Alkartasunaren lanari esker EAEn martxan jarri zen neurria.
Europako Kontseiluko Torturaren Batzordearen dokumentuak askotan bere ahotsa entzunarazteko zailtasunak dituzten sektoreek baino egin ez dituzten salaketei bistaratzen ditu. Eta horrek, oso zail jartzen dio Estatuari beharrezko hobekuntzei entzungor egitea.
Izan ere, Espainiako Gobernuari -Espainiako gobernuei- beldurra ematen dio espetxe-politikan aldaketak egiteak, eta horrek euskal preso eta Kataluniako preso politikoekin dituen konnotazioengatik. Hala ere, Europako Kontseiluaren txostenaren arabera, “premiazkoa da egoera horri premiazko erantzuna ematea, estatuaren egoitzetan oinarrizko giza eskubideen urraketak aitortzen direlako”.
Eusko Alkartasunak gaur argitaratu den testuaren bi alderdi nabarmendu ditu: “Batetik, pertsonarik zaurgarrienak -gaixo mental eta adingabeak, adibidez- direla espetxe-politika salagarriaren ondorioak gehien pairatzen dutenak; eta gehien pairatzen dutenak; eta, bestetik, Europako Batzordeak positiboki baloratzen dituela kartzela zigorrik ez duten santzioak baita zigorren iraupena laburtzea, zenbait kasutan, Europako preso-populazio altuenetako bat duen estatuan”.
Hemen txostena, osorik: https://www.coe.int/en/web/cpt/news-2021/-/asset_publisher/F4MCR6Bvx1tS/content/anti-torture-committee-publishes-2020-visit-report-on-police-and-prisons-in-spain?_101_INSTANCE_F4MCR6Bvx1tS_viewMode=view/