“Barrenkaleko lokalaren berriztatzea probestuz, Juan Mari Garitano afiliatu historikoari omenaldia egin dio Bergarako militantziak ”

 

Bergarako Alkartetxearen berrirekiera ekitaldian Eusko Alkartasunako kide ezberdinek hitza hartu dute, 30 bat lagun eta afiliaturen aurrean, tartean Gorka Artola alkatea edo Pello Urizar EAko idazkari nagusi ohia.

 

Iker Intza Gipuzkoako Batzar Nagusietako kideak eta EAko Gipuzkoako antolakuntza idazkariak eman dio hasiera ekitaldiari, gogoratuz Bergarako alkartetxea martxan jarri zuten pertsonak, eta nola hauek “gizarteari alkartetxea den herramintaren bitartez, Euskal Herria aske, justu eta bakezalea lortzeko proiektua defendatzeko espazioa sortu zutela”.

Intzak azpimarratu du “ egun, zuek ereindako proiektu horren fruitu da EH Bildu, pertsona ezberdinez eta anitzez osatutako indarra. Hori da Alkartetxearen berrirekieraren helburuetako bat, hain zuzen, jende ezberdinak elkartzeko etxea izatea, eta edonor etxean sentitzea bertan.

 

Maider Otamendi Legebiltzarkide ohiak eta eskualdeko EAko arduradunak EH bilduren 10 urteotako ibilbidea gogorarazi du, 2011an hainbeste alkatetza eta Gipuzkoako Foru Aldundia lortu genuenetik eta gaur egun arte, politikoki, instituzionalki eta pertsonalki, EAko militantziak eta Euskal Herria Bildu proiektuak berak izan duen garapena azalduz.

 

 

Azkenik, Eba Blanco Eusko Alkartasunako Idazkari Nagusiak hartu du hitza, Eusko Jaurlaritzako, Nafarroako eta Espainiar gobernuko aurrekontuen negoziaketaren inguruko mugimenduaz azaltzeko; “Hiru kasuetan ez dira guk nahiko genituzkeen aurrekontuak, ez eta Herri honek une honetan behar dituen aurrekontuak. Baina gobernu batek EH Bildurekin hitz egiteko prestutasuna agertzen duenean, guk erantzukizunez erantzuten dugula. Aurrekontuok euskal herritarren bizi kalitatea hobetu eta duintzeko aukera ematen badigute, gure eginkizuna beteko dugula ziur egon. Beharrezkoak gara, determinanteak gara, eta elkarrekin lan egingo dugu Euskal Errepublika askea errealitate izan dadin berandu baino lehen”.

 

“Pertsona batzuek alderdi hau publikoki desprestigiatzeko ahalegina egin arren, berau kohesionatu beharrean haustea dutenean helburu, argi dugu Eusko Alkartasuna inoiz baino biziago dagoela; Euskal gizarteak nahi du eraiki bakean bizi den Herria, askea, euskalduna, justizia soziala oionnarri eta elkartasuna ipar. Horiek dira EAren oinarriak, horiek Lortu Arte akordioaren printzipioak, eta horiek aurreko asteburuan Bilbo bete zuten aldarriak”.

 

 

JUAN MARI GARITANORI OMENALDIA

 

Arrasatearra izatez, horregatik “Mondraue” ezinzena. Enpresaria eta hainbat lanetan arduradun izan da urte luzetan, garai zailak pasatakoa da Garitano. Militante fin eta aktiboa, alderdiaren sortzaileetariko bat orain dela 35 urte, eta Bergarako zinegotzi ibilitakoa, eta Alkartetxea martxan jarri zutenetako bat.

Juan Mari Eba Bergara Kalebarren alkartetxea Bergara Eba Bergara EBA juan Amri eskuak bergara Intza