Kalitatezko zerbitzu publikoak ordaintzeko balio duen zerga sistema bidezkoa eta birbanatzailea aldarrikatu du Leire Pinedo, EH Bilduko legebiltzarkideak gaurko Osoko Bilkuran. Horrez gain, dohaintzak arautuko duen protokoloaren beharra ere defendatu du PPk Amancio Ortega Fundazioari minbiziari aurre egiteko tresnen dohaintza eskertzeko egindako proposamenean.

Popularren proposamenaren atzean, gizarte eredua dagoela esan du Pinedok. Izan ere, “PPren ereduarekin aberatsek zerga gutxi ordaintzen dituzte, edo ez dituzte ordaintzen, eta gizarte eskubideetarako diru gutxiago” dagoela jakina dela esan du legebiltzarkideak: “Ez da EH Bilduk nahi duen eredua”. Izan ere, koalizioaren iritziz, “oso arraroa da dohaintza pribatua behar izatea milaka lagunek behar duten tratamendua emango duen makina izateko”, Pinedok salatu duenez.

Horregatik, PPren ekimenaren atzean, zerbitzu publikoak ulertzeko modua dagoela adierazi du legebiltzarkideak. Era berean dohaintzak egiteko protokoloa egin beharra ere azpimarratu du Pinedok.

“Dohaintzen helburu eta beharra argitu behar da: Publikoak izan behar dira? Finalistak izan daitezke?”, galdetu du: “Asko dira dohantzak egiten dueten pertsonak, eta guztiak ez dira publiko egiten”. Bestetik, argi dago Amancio Ortegaren atzean dauden marka komertzialak ordainezinezko publizitatea lortu dutela, “eta hori ere kontutan hartu” behar da EH Bilduren iritziz.

“Nola ez dugu baloratuko gure osasun sistemak tresna hobeak izatea, minbiziaren aurkako makina hobeagoa izatea”, amaitu du Pinedok, beste gauza bat da “eskubideei buruzko eztabaida dela, kalitatezko osasun zerbitzua izateko eskubidea, eta hori ezin da dohaintzen esku egon”.

IMG-20210222-WA0009