Iker Rahona EH Bilduko batzarkideak hitz egin du gaur batzordean, Ekonomi Sustapenerako diputatuak B Accelerator Towerren aurkezpenaren inguruan egindako agerraldiaren ostean.
Iker Rahonak gogorarazi du “ez gaudela inolaz ere proiektu horren aurka, baina horren inguruan ditugun zalantzak azaldu behar ditugu. Lizitazio-fasean sortutako arazo garrantzitsuengatik, enpresa esleipendunen profilagatik, Price Water House buru dela, eta proiektuaren xedean duen esperientziarik ezagatik, proiektuak hasierako aurreikuspenarekiko izan duen gainkostu handiagatik, proiektuaren kudeaketari buruzko informaziorik ez izateagatik.Hau da, epeak, enpresa parte-hartzaileak, erakarri eta sustatu nahi den talentu mota, eta nola eta zein sektoretatik erakarri nahi den”.
Rahonak adierazi duenez, EH Bilduk uste du proiektua “zero fasean dagoela”, eta beharrezkoa dela “xehetasunen berri ematea, ekarpen positiboa egin ahal izateko”.