Idurre Bideguren EH Bilduko senatariak Kultura Ministerioak Picassoren Guernica euskal museo batera eraman nahi duen galdetu du gaur Osoko Bilkuran.
Idurre Bidegurenek gogorarazi du Euskal Herriarentzat artelan handi bat baino zerbait gehiago dela. “Artearen eta salaketaren arteko sinbiosia ezin hobeto irudikatzen duen sinboloa da, eta gure historiaren zati baten sufrimendua transmititzen digu”.
Halaber, gogoratu du apirilaren 26an 85 urte beteko direla Gernika bonbardatu zutenetik. “Hortaz, Gernika lekuz aldatzea keinu ona litzateke jasandako minaren errekonozimendu eta erreparaziorako. Picassoren margolanak transmititzen duen izugarrikeriaren interpretaziorik onena jasan zuen herritik egin daiteke, eta ez Reina Sofiatik”.