Nerea Martinez EH Bilduko batzarkideak Elkarrekin Arabak aurkeztutako mozio baten eztabaidan parte hartu du gaur, Araban guraso bakarreko familiei berme guztiekin babesa emateko arau-esparru bat ezartzeko. Ildo horretan, EH Bilduk ordezkapen-zuzenketa bat aurkeztu du, 3 puntukoa, eta talde proposatzailearekin akordio batera iritsi da bi gairen inguruan.
Lehenik eta behin, “dauden familia unitateen aniztasuna eta, beraz, errealitatera egokitzeko beharra eta, horrela, laguntza-neurrietarantz aurrera egiteko beharrezko neurriak hartu ahal izatea”.
“Eta, bigarrenik, zerga politikan, edo beste neurrietan, edozein erabaki edo aldaketa hartzerakoan progresibitate irizpideei erantzuteko beharra”.
Zentzu horretan, Nerea Martinezek “unibertsaltasun progresiboa defendatu du: familia guztientzako zerbitzuak eta prestazioak bermatu behar dira, horretarako ikuspegi progresiboa aplikatuz premia handienak dituztenei arreta berezia eskainiz”.