“Gobernuak hamarkada bat baino gehiago darama biktimak gutxiesten eta konpentsazioa erabat bidezkoa da”, azaldu du

 

Eba Blancok, EH Bilduko parlamentaria, Eusko Legebiltzarreko Osoko Bilkuran eskatu du lehenbailehen argitaratzeko amiantoaren biktimentzako konpentsazio-funtsa sortzea aurreikusten duen errege dekretua.

21/2022 Legeak urtebete darama bete gabe, eta Blancok gogoratu du bitartean, “amiantoak hiltzen jarraitzen duela”. Ildo horretatik, aipatu du Eusko Legebiltzarrak, konpentsazio-funtsa lantzen hamahiru urte igaro ondoren, gaia itxi zuela legearen azken izapidea Senatuan onartu ondoren. Duela urtebetetik hona bada lege bat “amiantoaren biktima askori laguntzen eta laguntzen egon zitekeena, baina aldiz gaur egun geldituta eta izoztuta dago. Gobernuak babesik gabe utzi ditu biktimak, eta denbora horretan gutxietsi ditu”, gaineratu du.

EH Bilduko parlamentariak behin eta berriz esan du bidezkoa dela eragindako pertsonak konpentsatzea. “dekretuak biktimak konpentsatu eta babestu behar ditu, legearen espiritua errespetatuz”, eskatu du Blancok.

(Bideoa: @ehbildu_legebil)