- Israelgo Estatua 1948an sortu zen, Palestina okupatu eta 700.000 palestinar beraien lurretatik kanporatu ondoren.
- Israelgo gobernuek ez zituzten errespetatu 1948ko akordioak; hau da, Palestinako eta Israelgo bi estatu sortzea.
- Palestinako herriak Palestinan bakean eta askatasunean bizitzeko duen eskubideari buruz Nazio Batuek egin dituzten ebazpenak ez dira inoiz errespetatu.
- Nazioarteko zuzenbidea eta giza eskubideen errespetu faltak nabariak dira.
- Israelgo gobernuek Palestinako herria harresiekin eta kontrol-dorreekin zatitzen jarraitu dute. Zisjordaniako etxeak eta lurrak okupatu dituzte, beduindarrak basamortura bota eta Gazako Zerrenda erabat isolatu dute 2016. urteaz geroztik, mugak itxiz eta blokeatuz. Horrela lurraldea aire zabaleko kartzela bihurtu dute.
- Subiranotasun-gatazka korapilatuek muturreko gorroto-leherketak eta etengabeko gerrak eragiten dituzte.
- Nazioarteko komunitateak esku hartu behar du, Palestinaren eta Israelen arteko gatazkari irtenbide bidezkoa eta iraunkorra aurkitzeko.
Une honetan Palestinan eta Israelen gertatzen ari diren gertakari ankerrak direla eta, Eusko Alkartasunaren Kontseilu Nazionalak ondorengo adierazpena onartu du:
Kondenatzea:
- Urriaren 7ko ekintza basatiak eta ondorengo Gazako biztanleria zibilaren aurkako eraso gupidagabeak, Israelgo armadaren eta inoiz izan duen muturreko Gobernuaren aldetik.
- Israelgo armadak eta Zisjordaniako kolono juduek egindako erasoak eta hilketak, eta Palestinako lurretan oraindik ere duten zigorgabetasuna.
- Europar Batasuneko gobernu gehienen isiltasuna eta lidergo falta.
Salatzea:
- Gerra-garaian ere biztanleria zibilari laguntzeko Nazioarteko zuzenbidea eta zuzenbide humanitarioa sistematikoki haustea.
- Ospitaleak suntsitzea, funtsezko sendagairik, urik edo premiazko ondasunik ez ematea. Batez ere umeen bereizi gabeko hilketak. Azken 46 egun hauetan 13.000 gazatiar eta 1.200 israeldar baino gehiago hil dira.
- 1.700.000 palestinar baino gehiago erbesteratzea eta aberrigabeak izatea.
- Israelgo Estatuak egiten ari den garbiketa etnikoa.
Erreklamatzea:
- Liskarrak berehala etetea.
- Berehalako eta baldintzarik gabeko laguntza humanitarioa ematea.
- Ospe handiko nazioarteko bitartekariak izendatzea, bi aldeen artean, hau da, Palestinaren eta Israelen artean, negoziazioa neutroa izan dadin bidezko eta behin betiko bakea lortzeko.
- Mobilizazio soziala, gure gobernuetan eta Europar Batasunean presioa egiteko.
- Nazioarteko komunitatearen, nazioarteko erakundeen eta kidego diplomatikoen inplikazioa, bakea lortzeko ahalegin guztiak egiteko.
- Nazioarteko Auzitegi Penalaren esku-hartzea gerra-krimenak epaitzeko.
Azkenik, Eusko Alkartasunak bat egiten du palestinar herriarekin eta Euskal Herrian bizi diren palestinarrekin.
Euskal Herrian, 2023ko azaroaren 21ean.