EAJk eta PSEk alkatetza guri kentzeko hitzartu zuten arren, aurrekontuak adostu ditugu haiekin.
Gasteizko Udalean legegintzaldiaren urtea bete ondoren, EH Bilduko udal taldeak herritarren interesak lehenesten jarraitzen du, bere lan politikoaren aurrean. Frogarik nabarmenena da urtarrilean sei milioi euroko aurrekontu-akordioa lortu zuela PSEren eta EAJren gobernuarekin, gizarte-babesa indartzean oinarrituta.
Hauteskundeak guk irabazi ondoren, EAJk eta PSEk guk ez gobernatzeko hitzartu zuten. Beste gehiengo batzuk batzea zilegi eta demokratikoa da. Izan ere, EH Bildutik haiekin egin genuen Marotok eta PPk udalerria ez gobernatzeko, hori eskatzen baitzuen herritarren gehiengoak. Haien interesak gure interesen aurretik jarri genituen. Bederatzi urte pasa dira eta EAJrekin eta PSErekin aurrekontuak adostu ditugu jendearen bizitza hobetzen dutelako.
Hala ere, planteamendu politiko ezberdinen arteko elkarrizketa eta ulermenerako eskua beti zabalik izatea, guztiz bateragarria da oposizioko talde nagusiari dagokion gobernuaren fiskalizazio-lanarekin. Alde horretatik, puntu beltzak izan dira PSEren eta haren bazkidearen kudeaketan.
Gasteiz Antzokiaren kasua adibide argia da. Beste bi urte galdu ditugu gobernuak egoera trabatu duelako. Antxon Belakortu EAko zinegotziak, euskara sustatzeko udal-ekipamendu publiko bat lehen aldiz proposatu zuenetik, hamasei urteko atzerapenak daramatzagu, baina, azkenean, akordio bat lortu dugu. Lazarraga Elkarteari, elkarte kudeatzaileari, egotzitako zorra gobernuaren atzerapenek eragin dute, baina agian, hobe da honelako akordio bat gauzatzea, gure hizkuntzarako erreferente publikorik gabe jarraitzea baino.
Gasteiztarrek EH Bilduko udal taldearen lanean konfiantza dutelaren uste osoarekin lan egiten dutela. Gure lehentasunak hauek dira eta aski ezagunak: eskuinaren murrizketa austeriziden aurrean babes soziala indartzea, etxebizitza eskuratzeko aukerak hobetzea, trantsizio energetikoan aurrera egitea eta tokiko ekonomia eta enplegua sustatzea. Hauteskunde ezberdinetan emaitza onak izan direnez, herritarrek ikusten dute EH Bilduko udal taldeak esaten duena egiten duela, hain zuzen ere gure lehentasuna Gasteizko herritarren interesak direlako.