Eusko Alkartasunak A-8 autobideko lanen aurkako atentatua gaitzesten du
Eusko Alkartasunak esan du ETAren “xantaia, estortsioa eta indarkeria” oztopo direla euskal gizartearen ongizatearentzat. Alderdia independentistaren ustez, “Giza Eskubide guztiak errespetatuz eta demokrazia osoa ezarriz baino ez da normalizazio politikoa lortuko Euskal Herrian”.
Hori dela eta, “euskal gizartearen nahiei jarraiki, ekintza armatuak behin betiko uzteko” eskatu dio ETAri.
Jatorria: Eusko Alkartasuna