Pandemiak ezartzen dituen baldintza berezietan ospatu da 2021ean ere Aberri Eguna. Hori bai, iazko etenaldiaren ostean, kalera atera da berriro Euskal Herriaren independentziaren aldarrikapena. Eusko Alkartasunak herri aske baten ezinbesteko oinarri gisa bizitza zaintzearen beharra aldarrikatu du.

Beste urteetako elkarretaratze erraldoia ezin eginda, EH Bilduk, EH Baik eta Elkarrekin Podemosek bat egin dute Batera plataformaren deialdiarekin, eta euskal udalerrietako plazak bete dituzte burujabetzarekin konprometitutako pertsona askok jaia eta aldarrikapena uztartuz, Keinu Bat Batera ekimenaren bidez.

Amurrio

Arrasate

Bilbo

Gasteiz

Sopela