Eusko Alkartasunak datorren igandean, apirilaren 17an, Iruñean ospatuko den 2022ko Aberri Egunean parte hartzeko deia egin du, Euskal Herri aske eta burujabea aldarrikatzeko.
Aberri Eguna topaketarako aukera izango da, baina, batez ere, “gure etorkizuna erabakitzeko eskubidea” aldarrikatzeko eguna. “Erronka berriak (ekologikoak, ekonomikoak, sozialak…) ditugu aurrean eta horiei aurre egiteko ezinbestekoa da gure erabakiak hartu ahal izatea”.
Horregatik guztiagatik, Eusko Alkartasunak Iruñeko kaleak betetzera animatzen ditu herritarrak etorkizunerako proposamenak eta proiektuak partekatzeko jai eta aldarrikapen egun honetan.