Sailburua “Donostia lanean 2005” enpleguari buruzko jardunaldien inaugurazioan izan da “Donostia lanean 2005’ enpleguari buruzko jardunaldien hasiera-ekitaldian izan da, gaur goizean, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua; jardunaldiak Fomento de San Sebastián Sozietate Anonimoak antolatuta da.
Joseba Azkarragak enpleguko politika aktiboen gainean administrazio publikoek duten jarduera-eremua aipatu du. . Horrela, esate baterako, sailburuak administrazioen lanaren zenbait aspektu nabarmendu ditu, hala nola: lan-merkatuan duten bitarteko-lana; gure herri eta hirien garapen endogenoaren sustapena; sektore ekonomiko hasiberriak eta sortzen ari diren negozio-aukerak antzemateko duten gaitasuna; baita garapen iraunkorraren eta aberastasuna zuzen banatzearen alde egoten duten apustua ere.
“Donostia lanean 2005” programari dagokionez, Azkarragak aipatu du mota horretako ekimenek, alegia, herritarrek eragile ekonomiko eta estrategikoekin harremanetan jartzen dituztenek “garrantzi handiko tresna bat dira enplegua sortzeko, negozio- eta finantziazio bide berriak irekitzeko eta, azken buruan, herritarrentzako aberastasuna eta ongizatea sortzeko”.
“Guretzat –adierazi du Azkarragak- erakundeen arteko lankidetza-bideak oinarrizko printzipio bikoitza du inspirazio-iturri: lehena, erakunde eragile guztien autonomiaren onarpena, haien errekurtsoak erabiliz jarduten duten neurrian; eta, bigarrena, haien arteko ezinbesteko koordinazioa.
Enplegu-arduradunak aipatu duenez, erakundeen arteko lankidetza Lanbiden ez ezik, beste eremu batzuetan ere islatzen da. Hain zuzen ere, Enpleguaren Euskal Zerbitzuaren bilakaera positiboaren adibide, Azkarragak Irungo bulegoaren, Gipuzkoan irekitako lehenaren, lehenengo sei hilabetetako datuak eskaini ditu: “urriaren 31 arte, guztira, 1.000 pertsona hartu dira; horietatik, 153 Enplegu Zentroko erabiltzaileak dira; laguntza pertsonalizatua emateko 2.441 ordu erabili dituzte eta 124 lanpostu kudeatu; gainera, 32 enplegu tramitatu dira”.
Orobat, Euskadin gaur egun dauden laneratze-mailak direla eta –autonomia-erkidegoko langabezia ehuneko 5ekoa da– pozik agertu da Azkarraga. “Langabeziari dagokionez, gure egoera inbidiagarria da, Europar Batasunekoa (%8,7) eta Estatukoa (% 8,4) baino askoz ere txikiagoa baita. Emakumeen langabeziak ere lortu du, urteko hirugarren hiruhilekoan, Europakoa baino egoera nabarmen hobea izatea (% 5,9koa eta % 9,6koa, hurrenez hurren)”.
“Orain gainditzeke dugun erronka –orain dela gutxi Eusko legebiltzarrean agertu dudanez– lan-istripuen eta laneko ez-egonkortasunaren kontrako borroka da”, gehitu du Lan sailburuak.
Jatorria: Joseba Azkarraga