Datorren igandean, martxoak 3, Alkartasuna Fundazioak eta Eusko Alkartasunak Itsas Gudari Eguna ospatuko dute, urtero bezala, Bermeon. Egun honek Matxitxako lurmuturreko bataila oroitarazten du, non heroikoki Euzkadiko Itsas Gudarostearen bouek matxinatutako bando frankistaren Canarias gurutzaontziari aurre egin zioten.

11:00etan, Matxitxako lurmuturrean, Nestor Basterretxearen ‘Matxitxakoko Guda’ eskulturaren inguruan, omenaldia egingo da. Bertan lore eskaintza eta ikurrina igoko dira.

12:15etan, Bermeoko Kafe Antzokian, ekitaldi politikoa egingo da Rakel Goñi Bizkaiko Lurralde koordinatzailearen hitzartzearekin. Ondoren, ‘herrigintzatik naziogintzara’ mahaingurua izango da Nadia Nemeh (Bermeoko alkatea), Idurre Bideguren (Bermeoko alkate ohia eta EH Bilduko senataria) eta Naiara Fernándezen (Bermeoko zinegotzi ohia eta Eusko Legebiltzarrerako EH Bilduren Bizkaiko hautagaia) parte-hartzearekin.

ITSAS GUDARI EGUNA 2024