Martxoaren 15ean, igandea, Mendionde/Lekorneko (Lapurdi) auditoriumean
Itxaro Borda euskal idazleak, Argi Noblia euskaltzaleak, Peio Uhalde enpresariak eta Philippe de Ezkurra musikariak, Alkartasuna Fundazioak urtero ematen dituen ‘Euskal kultura eta euskara sustatzeagatiko sariak’ jasoko dituzte aurten.
Euskal Herriko zenbait jendek eta kolektibok gure hizkuntzaren eta kulturaren alde egindako lana azpimarratzeko sortutako sarien laugarren edizio honetan, Alkartasuna Fundazioak aitortu egin nahi du lau saridunek gizartearen zerbitzura egin duten ibilbide luzea.
Martxoaren 15ean, igandea, Mendionde/Lekorneko auditoriumean (Lapurdi), José Fdo. Ibiltzieta, Alkartasuna Fundazioaren presidenteak, saritutakoei Nestor Basterretxea eskultoreak diseinatutako ‘Ohore-dominak’ eman dizkie.
Ekitaldian J. Luis Laka etaBattitt Crouspeyre bertsolariek, eta ‘Urtsuko Xoriak’ dantza taldeak parte hartuko dute.