Eusko Alkartasunak dei egiten die Espainiako alderdi ultraeskuindarrei ankerkeria ez dezaten baliatu bozka gutxi batzuren truke
Eusko Alkartasunak dei egiten die Espainiako alderdi ultraeskuindarrei altsasuarrak eta Altsasu bakean utz dezaten. Inolako ordezkaritza instituzionalik ez duten alderdiek egin nahi duten okupazio politikoaren aurrean, EAk erabat arbuiatzen du Sakanako herri hau demonizatu, mindu eta konfrontazioz bete nahi izatea, Nafarroarekin zer ikusirik ez duten espainiar gutxi batzuen bozkaren truke.
“Euskal Herrian bakegintzan eta normalizazioan lanean gabiltza. Bide honetan – bake kulturatik, desmilitarizaziotik eta elkarbizitzatik- ekarpenak egin nahi dituen oro ongietorria izango da. Baina faxismoa hauspotu, eta altsasuarren hitzen entzungor diren jarrerak ez ditugu ez behar, ez nahi”.
“Altsasuk errespetua eta justizia merezi du. Errespetua behin eta berriz altsasuarren zabaldu duten mezuari: Bakean bizi nahi dutela, eta bakean utz diezaietela. Eta justizia, 2 urte daramatzatelako 7 gazte kartzelan dituztela, eta ezarri ahal izan zaizkien erabaki juridiko ankerrenak pairatzen, taberna istilu hutsal bategatik”.
“ Egoeran honen aurreran, Eusko Alkartasunatik ziur gaude nafar gizarteak orain arte izan duen jarrera duin eta irmoa mantenduko duela. Era berean Altsasuko herritarrek erakutsi duten elkartasuna bueltatu nahi diegu asteburu honetan, eta gure babesa adierazi noiz eta espainiar indar faxistak herri oso baten mina areagotu nahi dutenean bere interes politikoetarako soilik. Horrelako konfrontazioa handitu eta bakegintza lana zapuztu nahian. Espainian bada iraganeko garaiak faltan botatzen dituenik, baina euskal gizarteak tinko bakera eta etorkizunera begira darrai; jarrera honen adibide argia Altsasuko herritarrek eman dutena da. Utzi Altsasu bakean, eta errespetatu ezazue”.