Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak UHIN BARE Programa bultzatu du EAEko Ikastetxeetan, Bigarren Hezkuntzan, sexualitatea irakasteko gida bezala.
Programa horretan etapa honetako ikasleen sexu-hezkuntzarako edukiak zehazten dira eta orientabideak eskaintzen. Hezkuntza-material hau Ikastetxe Publikoetan eta Ikastetxe Itunduetan erabiltzen da eta beste Autonomia Erkidegoetan oso preziatua dela esan behar dut, Erkidego hauetako batzuek material horren hurrengo argitalpenean parte hartu nahi dutela adierazi bait digute.
Nik beti egin izan dut oinarrizko printzipio eta eskubideen defentsa askatasun afektibo-sexualaren arloan pertsonen arteko berdintasun benetako eta eraginkorrari dagokionez, nola Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburu bezala, hala Eusko Alkartasunako kide bezala ere, eta gauzak horrela, jakinarazi behar dizuet Betel Religión Católica DBHko 4. ikasturteko testu liburuaren tratamendua (Gaytasuna Kolektiboaren kexuaren arrazoia) ez datorrela bat nik defendatzen ditudan printzipioekin, ez eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bultzatutako Programarekin ere.
Hala eta guztiz ere, Hezkuntza Administrazioak ezin du, ezein kasutan, testu liburu honen kautelazko erretiratzerik agindu. Erlijio-aginteak bakarrik du Erlijioko hautazko irakasgaia ikasteko eskola-materialari aldez aurretik berak emandako baimena ukatzeko eskumena.
Horregatik guztiagatik, eskumeneko erlijio-agintaritzara joko dut testu liburu hori gure Sailak defendatzen dituen balioekin bat ez datorrela jakinarazteko.
Jatorria: Anjeles Iztueta