Andoni Iriondo, EH Bilduko Gipuzkoako batzarkide eta Gazte Abertzaleakeko idazkari nagusiak bat egin du Elkarrekin Podemosek Anoetako estadioaren birmoldaketa lanetan inbertitu den diru publikoaren erabilera jarraitzeko egin duen eskaerarekin. “Aldundiak 4 milioi euro eman badu, diru publiko horren jarraipena egitea da logikoena”, defendatu du Iriondok. Ekimena atzera bota dute eta, EH Bilduko ordezkariaren iritziz, proiektuaren kudeaketaren erantzukizun politikoa urtzen duen zuzenketa onartu dute, Gobernuko alderdiek aurkeztuta.
Iriondok esan duenez Anoetako lanak “iragarritako heriotza baten kronika” dira, eta gogorarazi du proiektua ez dela Reale Arenari buruzkoa bakarrik, beste kirol azpiegitura batzuk ere barne hartzen dituela. Hala ere, “parterik garrantzitsuena futbol estadioarena da, amateurra baino kirol profesionala lehenesten delako”, kritikatu du EH Bilduko ordezkariak.
Pandemian egindako proiektuaren zailtasuna aitortu du Iriondok, eta eskerrak eman dizkie langileei egindako ekarpenagatik. Hala ere, “zerbait gaizki egin bada, argitu egin behar da” esan du irmotasunez, diru publikoaren kudeaketaren gardentasuna eta egindakoaren erantzukizun publikoa eta politikoa argitzeko beharra azpimarratuz.