Aldundiak apustu edo joko etxeen publizitatea egiten duten pertsona eta erakundeei diru laguntzarik ez emateko proposamena aurkeztu du Iker Rahona, EH Bilduko Bizkaiko batzarkideak, Elkarrekin Bizkaiarekin batera. Helburua gero eta hedatuago dagoen eta batez ere gazte eta baliabide gutxiago dutenen artean eragina duen adikzioaren aurka borrokatzea dae.

Rahona, Eusko Alkartasunaren Bizkaiko koordinatzaileak azaldu duenez, “Jokoa eta apustuen mendekotasuna osasun arazo larria bihurtu dira”, eta arazoa arintzen lagunduko duten neurriak hartzeko deia egin du. EH Bilduk horren inguruko ekimen bat aurkeztu zuen aurretik, baina Foru Gobernuak atzera bota zuen, eskumen eremua gainditzen zuela argudiatuta. Hala ere, hori konponduta ere, ekimenak ez du EAJren eta PSEren babesik jaso, nahiz eta “erabakia Bizkaiko Diputazioaren eskumen-eremuan sartzen den, erabat legezkoa den eta taldeek gai honi buruz duten diskurtsoaren koherentea den”.

Rahonak azpimarratu duenez, borondate politikoko kontua zen, eta hala ere ezin izan da aurrera atera: “Apustu-etxeen eta joko-lokalen ugaritzearen ondorioz, ludopatia kasuak ugaritu egin dira, eta oso larria da gero eta pertsona gazteagoak eta baliabide gutxiago dituztenak kaltetzen duela gehien bat”.
Rahona