Urtea bete zen atzo ETAk armak Bakearen Artisauei entregatu zizkiela.
Urte honetan, bakearen aldeko pausoak sendoagoak, luzeagoak eta bidaide geroz eta gehiagorekin eman ditugu guztion artean. Bakea sendotu eta elkarbizitzara hurbildu gaitu urte hoentan egindako lanak. Arduratsu jokatzen jarraitu behar dugu, denok denona sentituko dugun bake osoa lortzeko.

Lan horretan laguntzeko, apirilak 8an Baionan Koldobika Jauregiren “Arbolaren Egia” eskulturaren inaugurazioan izan ginen.
Guztiontzako eskultura,
Guztion artean lortutakoa adierazteko,
Datozen belaunaldiek gogorarazteko.

Eskultura Baionako fakultatearen aurrean dago. Ikasleak egunero igaroko dira bertatik, umeak jolastuko dira eskulturaren inguruan, eta bisitariek ere ikusiko dute berau.
Eta galdetuko dute; zer irudikatzen du honek?
Erantzungo diegu bakearen alde urte luzeko sinboloa dela;Jende askoren borroka, jende guztiarentzako garaipena.
Enpatiaz, gizatasunez eta eskuzabaltasunez egina.

Biktimekin gogoratzea ez baita presoak ahaztea, eta Presoak gogoratzea eta beraien egoera hobetzea bada ere biktimen alde egitea, Bakerantz gerturatzen goazelako.

#bakeaeuskalherrian
#bakearenartisauak