Europar Parlamentuan bake prozesua laguntzeko taldeak, Friendship-ak emandako azken urratsak positiboki baloratu ditu Eusko Alkartasunak. “Armagabetze prozesua: behin betiko bakerantz” konferentzian parte hartu du alderdiak baita ere Europar Aliantza Librea –EA barruan duen alderdia- eta Anais Funosas, Bakebidean zuzendariaren bileran ere.
Parisen abenduaren 9an egingo den manifestazio handia prestatzeko kontaktuen berri eman dio Funosasek EALari. Kontaktu horien artean CGT frantziar sindikatua eta Gobernuaren estamentuak azpimarratu daitezke. Eusko Alkartasunren iritziz, Parisen jarrera aldatu egin da ETAren armagabetzeaz geroztik, lehenago espainiar Gobernuaren segida jarraitzen baitzuen, et ahori aprobetxatu beharra dago, batez ere preso daudenen giza eskubideak bermatzeko lanean.