Sortuk deituta gaur arratsaldean, Amurrion, herriko baserri baten kontra egindako tiroa salatzeko egingo den manifestazioarekin bat egiten du Eusko Alkartasunak, eta familiari elkartasuna adierazteko bertaratzeko deia egin dio euskal jendarteari.
Aiarako udalerrian egingo den manifestazioan parte hartuko duela baieztatu du Eusko Alkartasunak, euskal gizarteak aurrera egin duela eta ez duela motibazio politikorik duen inolako biolentzia edo mehatxurik onartzen adierazteko “datorren tokitik datorrela eta biktima edozein dela ere”. Eta horixe da, motibazio politikoa, antza, erasoaren atzean.
Era berean, familia abertzalearen baserriaren kontrako tiroaren egilea Estatuko Segurtasun Indarrei lotutako pertsona izatea erabat larria izango zela adierazi du Eusko Alkartasunak.