Artziniegako Museo Etnografikoarentzat aurrekontua onar dezan eskatu diote Diputazioari Arabako Batzar Nagusiek. Horrela, bere lana garatzen jarraituko du, tradizioak ezagutzera emanda eta Aiaraldeko kultur ondarea mantenduz. Batzar Nagusiek 35.000 €ko partida eskatu diote Diputazioari museoarentzat, EH Bilduk eskatutakoa baino gutxiago.
Nerea Martínez Cerrillo, EH Bilduko batzarkideak aldarrikatu duenez, “Museoaren lana bermatuko duten etorkizunerako formulak bilatu behar dira, beti ere bere izaera parte hartzailea errespetatuta eta fondoen jabea den Artea kolektiboarekin kogestioan oinarrituta”.
Proiektuan parte hartzeko deia egin dio Martínez Cerrillok Udalari: “Udalak, Diputazioak eta Eusko Jaurlaritzak Museoak aberastasun kultural eta historikoa, eta ondarea zabaltzeko lana mantenduko duen finantziazioa bermatu behar dute”.
2004tik aurrera 173.000 pertsona baino gehiago bisitatu dute Museoa, eta EH Bilduko batzarkide eta EAkideak pena agertu du “finantziazio faltak publikoaren babesa duen proiektua zalantzan jarri duelako”.