Legebiltzarrak atzo onartu zuen legearen aurka helegitea aurkezteko erabakiak koldarkeri demokratiko eta ganbaran hartutako erabakiekiko errespetu eza adierazten du
EAko komunikazio idazkari den Mikel Irujok, Auzitegi Konstituzionak urriaren 25ean ospatu beharreko galdeketa bertan behera uzten badu, hiruko gobernua ez dela besoak uztarturik geratuko oharterazi du.
EAko Gasteizko egoitzan eman duen prentsaurrean, Legebiltzarrak atzo onartu zuen legearen aurka helegitea aurkezteko Madrilgo gobernuak eta PP alderdiak hartutako erabakiak “koldarkeri demokratiko” eta “ganbaran hartutako erabakiekiko errespetu eza” adierazten duela esan du Mikel Irujok.
Atzo legebiltzarrak onartu zuen ekimenak “subiranotasuna Euskal Herriaren esku” dagoela egiaztatzen duela adierazi du Irujok, eta horrek, oso urduri ipintzen du Madrilgo gobernua gaineratu du.
Azkenik, hiruko gobernuak, legebiltzarrak atzo onartutako lege proiektua modu egokian kudeatzeko erronka duela adierazi du EAko komunikazio idazkariak.
Jatorria: Eusko Alkartasuna