Joseba Azkarraga, EAko idazkari nagusia Debekuari aurre egiteko batera arituko dira hirukoa eta Aralar, EAko idazkari nagusiak adierazi duenez

Joseba Azkarraga EAko idazkari nagusia eta Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburuaren hitzetan, “prozesua geldiezina da” eta “euskal gizarteari kontsultatuko zaio, gure ordez inork ez duelako erabakiko”.

Hiruko Gobernuak eta bertan diren alderdiek “ez dira besoak uztarturik geratuko Auzitegi Konstituzionalak hartzen duen erabakiaren zain”, Joseba Azkarraga Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburuaren hitzetan. Horrela, Konstituzionalak irailaren 15 baino lehen erabakitzen ez badu ekimen legalak, sozialak eta politikoak hartuko dituztela iragarri du.

“Gure egi juridikoa defendatzeko beharrezko erantzun guztiak aurkeztuko ditugu auzitegietan”, azpimarratu du Justizia sailburuak.

Gainera, Gobernu zentraleko presidenteari, PSOEri eta PSEri eman beharreko erantzun politikoaren inguruan aritu da. Azkarragaren aburuz, “Zapatero helegitearen atzean ezkutatzen ari da Euskadiko autogobernu politikoa bertan behera uzten duen erabaki bat politikoki proposatzeko”.

“Prozesu geldiezina”

Bilbon emandako prentsaurrekoan, “hasitako prozesua geldiezina” dela esan du Azkarragak eta “euskal gizartea galdetu” egingo dutela baieztatu du. Izan ere, Justizia sailburuaren ahotan, “inork ez du gure ordez erabakiko”.

“Inork ez du gugatik hitz egingo”, azpimarratu du, ez ETA, ezta Zapatero eta Alderdi Sozialista ere. “Eskatzen ari garena erabakitzeko eta askatasunean elkarbizitzeko eskubidea dira”, gogorarazi du EAko idazkari nagusiak.

 

Lotura: Albistea Berria egunkarian
Jatorria: EP/Berria/Eitb24