OHSAS 18001 (AENOR) laneko segurtasun eta osasunaren kudeaketaren ziurtagiria Galdiano eraikuntza-lanetako enpresari emateko ekitaldiko buru aritu da sailburua
Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua Joseba Azkarraga buru aritu da gaur, Donostian, Galdiano eraikuntza-lanetako enpresari OHSAS 18001, AENOR, laneko segurtasun eta osasunaren kudeaketaren ziurtagiria emateko egindako ekitaldian.
Azkarragak bere ustez gakoa den ideia izan du hizpide: laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten eragile guztiak laneko segurtasun eta osasun kontzeptuarekin ´benetan konbentzituta´ egon beharra, ´oraingo egoera aldatzeko eta produkzioaren kultura nagusitu beharrean prebentzioaren kultura nagusi dadin´.
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak esan duenez, ohartu egiten da ´prebentzio-kultura zabaltzea eta kultura horretaz ondo jabetzea, arriskuari aurre egiteko gure jarrera aldatzeraino jabetu ere, ez da egun bateko lana´; dena den, haren ustetan, ´lan horretan egindako ahaleginak emankorrenak izango dira emaitzeei dagokienez´. ´Mutiko eta neskatilak, gaur egungo gazteak, oraingo eskola-umeak eta ikasleak, biharko enpresaburuak eta langileak izango direnak, kultura horretan murgilduz lortuko dugu hori´, gehitu du.
Dena den, haren ustez, hori ez da aintzat hartu beharreko kontu bakarra, ´ezin baikara besorik beso egon kultura hori errotzen ari den bitartean´. ´Eta gure erkdiegoan 2000. urteaz geroztik laneko istripuak etengabe gutxitzen ari badira ere, egia da oraindik ikaratu egiten garela lan-istripuan norbait hiltzen den bakoitzean edo lanpostuan gertatutako ezbeharren ondorioz norbait zauritzen den bakoitzean´, esan du.
Azkarraga sailburuak prebentzioa enpresaren kudeaketan sartzea borroka horretako gakotzat jo du, ´hau da, enpresaren maila guztietako kudeaketa-elementutzat hartuta, arlo funtzional guztietan eta erantzunkizunaren maila guztietan, eta burutik hasita, hots, zuzendaritza nagusitik beratik´. Hori, esan du, ´ezinbestekoa da enpresaburuak bere obligazioa, langileen segurtasuna eta osasuna ziurtatzea, berme guztiekin betetzea izan dezan´.
Jatorria: Joseba Azkarraga