Auzitegi Nazionalak Martin Ugalderen kontu korronteak desblokeatu dituela jakitera eman ondoren, Justizia sailburuak ´egindako akatsa onartzeko´ eskatu du, ´justiziazkoa baita Ugalderen izena garbitzea´.
Joseba Azkarraga Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuak jakitera eman duenez; atzo, Martin Ugalderen alargunak Audientzia Nazionaleko Juan del Olmo epaileak igorritako autoa helarazi zion. Hauxe jartzen du auto horretan: ´Guardia Zibilaren informazio zerbitzuek Ugalderen ondasunei buruz egindako ikerketaren arabera, ez da agertu gizon horren kontu korronteak legez kanpoko jarduerekin lotzen dituen inolako elementu objektibogarririk´.
Justizia sailburuaren iritziz, auto hori ´burla´ bat da: ´Auzitegi Nagusiak Ugalde jauna hil arte itxaron behar izan du, bere dignitatea onartzeko´. Hala, ´orain, legez kanpoko jardueren inolako elementu objektibogarririk ez dagoela esatea, Martin Ugalde, gizon jator eta ona, berriro iraintzea´ dela adierazi du Azkarragak.
Gauzak horrela, Justizia sailburuak ´egindako akatsa onartzeko´ eskatu du, ´justiziazkoa baita Ugalderen izena garbitzea´. Bestalde, bere erantzukizunarengatik galdetu dio Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko (CGPJ) presidenteari, ´bere jardunbideei esker azken 25 urteetako ospe-galtze handiena izaten ari baita Justizia´.
Joseba Azkarragak adierazi du CGPGko buru den Francisco Jose Hernandok ´ez duela bere kargua betetzeko gaitasunik, Auzitegi Nazionalaren azken jarduerak eta etengabeko filtrazioak kontuan izanda´.
Jatorria: Joseba Azkarraga