Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburu Joseba Azkarragak indar osoz arbuiatu ditu Balmasedako Epaitegian kalte handi samarrak eragin dituen atentatua eta Murgiako postetxearen aurka egindakoa.
Eraso horien bidez, epaitegiko lan arrunta galarazteaz gain, herri honetan bizi eta bakea nahi duen gehiengo zabalari normaltasunez bizitzea galarazten zaie.
Balmasedako Epaitegia herritarren zerbitzura dagoen erakundea da, eta haren aurkako erasoa egitea udalerri horretako herritarrak erasotzea ere bada.
Gure gaitzespenaz gain, adierazi behar dugu Ertzaintzari eta segurtasun zerbitzuei esker kalte larriagoak saihestu ahal izan direla; izan ere, leherketa horien ondorioz kalte pertsonalak eragiteko arriskua dago beti, helburua hori izan ala ez.
Mehatxuak, estortsioak eta atentatuak Euskadi bakearen eta normalizazio-politikoaren bidetik urruntzen duten metodoak baino ez dira.
Jatorria: Joseba Azkarraga