Erakundeen eta Herrizaingo batzordean berak eskatutako agerraldian,
Gaur, Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburu Joseba Azkarragak, berak eskatutako legebiltzarreko agerraldian azaldu duenez, zuzentzen duen sailak ´EAEko egoitza judizialen baliabide materialen horniketaren inguruan dagozkion obligazioak betetzen ditu, eta ez dauka herritarrei buruzko informazioa duten agiriak deuseztatu ez izanaren erantzukizunik´.
Nabarmendu zuenez, EAEko Auzitegi Nagusiak herritarren intimitateari buruzko datuak dituzten agiriak zaborrara botatzen dituela zabaldu zenetik, ´sail hau axolagabekeria horren erantzule ez dela argitu beharra nuen, nahiz eta publiko aurrean zein pribatuan hori egotzi dioten´.
Aurrena honako hau gogorarazi zuen Azkarragak: Eusko Jaurlaritzaren esku utzitako transferentzien ondorioz (baliabide materialak, 1987an, eta epaitegieko administrazioko langileak, 1996an) zuzentzen duen sailak ´Justizia Administrazioa baliabide materialez eta giza baliabideez hornitu ditu, egoki hornitu ere, behar bezalako funtzionamenduaren premiei erantzuteko´.
Nabarmendu zuenez, sailaren baliabide-horniketa ez da heltzen, ordea, jurisdikzio eta judizio jardueraren alde operatiboetara; horietariko batzuk Aginte Judizialaren Kontseilu Nagusiaren eskumenekoak dira, eta beste batzuk, Auzitegi Nagusiko Gobernu Salarenak, idazki judizialarenak eta organo judizialeetako arduradunenak berarenak. ´Eusko Jaurlaritzak ez dauka erabakatzerik esparru horretan ?egiaztatu zuen Azkarragak- parte hartzen duten pertsonei eta erakundeei buruz´; izan ere, epaileak eta magistratuak Aginte Judizialaren Kontseilu Nagusiaren baitan baitaude eta idazkari judizialak, berriz, Justiziaren Ministeriorenean.
Era berean, sailburuak argudiatu zuen Aginte Judizialaren Lege Organikoak ezartzen dituela idazkarien eginbeharrak, eta beroien esku uzten diela espediente judizialak eta gordailuan sartutako objektuak zaintzeko ardura. Arauan jasotako iradokizunek aditzera ematen dute, gainera, idazkari judizialen jardueren artean badagoela behar beste jarraibide ematea botatzekoak diren idazkiek kontuz ibili beharreko informaziorik izan ez dezaten.
Orobat, Azkarragak argitu egin zuzen otsailaren 5ean egindako bileran EAEko Auzitegi Nagusiko Gobernu Salak hartutako erabakiak (Sailak 6an izan zuen haren berri faxaren bidez) eragindako nahasketa. Bileraren gai-zerrendako hogeigarren puntuan honako hau zioen: ´Salan azaltzen da komunikabide batean agertutako berria organo judizialetan prozedurarako baliogabea, hutsala, den dokumentazioaren erabilpenari buruz. Gaia aztertu eta eztabaidatu ondoren, ezinbestekotzat jotzen da, agiri horiek deuseztatzeari edo baliogabetzeri buruzko inolako prebentziorik hartu aurretik, Justizia Sailari organo judizialek darbiltzaten agiriek zer bide jarraitzen duten eta zelan erabiltzen diren galdetzea, hau da, ea birziklatzen diren ala ez, eta idazkiok deusezatatzeko edo baliogabetzeko baliabide materialak dauden eta, egotekotan, zeintzuk diren. Horretarako, salak adostu du, aho batez, Justizia Sailera ofizio adeitsu bat zuzentzea, infomazio horren eskean´.
Horren harira, Azkarragak honako hau nabarmendu zuen: ´komunikabideren batek akordio horretatik erantzukizunak egotzi nahi bazizkigun ere´, ´6an bertan, EAEko Auzitegi Nagusiko presidenteak ohar bat zabaldu zuen Gobernu Salak Sailari inolako erantzukizunik egotzi dionik ukatzeko , eta, aldi berean, presidenteak berak gezurtatu zion hori sailburu honi´. Azkarragaren hitzetan, begi-bistakoa da akordio horretatik ´justu kontrakoa ondorioztatzen dela, hau da, informazio-eske bat da, egoki balitz, agiri horiek deuseztatzeari eta baliogabetzeri buruzko prebentzio (jarraibide bat) bat ezartze aldera´.
Erantzuna -erantsi zuen? dagoeneko bidali zaio Gobernu Salari; bertan azaltzen delarik, laburbilduta, Justizia Sailak organo judizialak paperontziez eta papera birrintzeko makinez hornitzen dituela, eta, orobat, dagozkion garbiketa-zerbitzuek paperontzietan jasotako materialak kentzen dituztela, ondoren birzikla daitezen.
Nabarmendu zuenez, ´lanpostu guztietan badago paperontzia eta gaur egun Bilboko Albia Justizialdean dauden paper-birringailuak batzuetan organo judizialek eskatu dituzte eta beste batzuetan sailak berak bidali ditu´. Gaur egun ?gehitu zuen?, jurisdikzio bakoitzean papera-birrigailu bana dago, oso gutxi erabiltzen dira eta inoiz ez dira gehiago eskatu faltan daudelakoan.
Azkenik, nabarmendu zuenez, Sailaren eskumenak ´hain gutxi deszentralizatuta dagoen Justizia bezalako eremu batean ez dira heltzen jarduera jurisdikzionalaren eta judizialaren aldeetara´. Hala, Saila baliabide materialez eta giza baliabideez hornitzean mugatzen da, eta ´jakina, interesatuta dago botatzekoak diren agiriekin egoki jokatzeko prozeduraren erantzukizuna duten organoekin lankidetzan aritzeko´
Jatorria: Joseba Azkarraga