´Garzonek burutu dituen azken jardueren aurrean, idatzi bat zuzenduko diot Botere Judizialaren Kontseilu nagusiari, sortu den nahasmenari amaiera emateko asmoz.´ adierazi du Joseba Azkarraga sailburuak. ´Galdera asko sortzen dira, epaile honen azken aginduaren aurrean. Zer gertatuko da, alderdi legal batek, Batasunaren aurkako neurrien aurrean, protesta egin nahi badu? Ezin da onartu, oinarrizko eskubideak ikutzen dituen erabaki batek, zehaztasun gabezia hau izatea.´
Azkarragak zera gehitu du: ´Euskal Fondoaren zuzendaritzari, nire elkartasuna helarazi nahi diot. Horrelako erabakiek frogatzen dute, nola hartzen dituen erabakiak Garzon epaileak. Esan nahi dut, Urtxuegia anderea PSOEko militantea ez balitz, agian gaur kartzelan egongo litzatekeela. Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak, epaileen erabakiak zuzenak izatea, eta zuzenbideari egokituak izatea, bermatu behar du. Horregatik uste dut, parte hartu behar duela.´
Jatorria: Eusko Alkartasuna