Zapaterok Estatutua interes politikoen arabera erabiltzen duela adierazi du EAko Idazkari Nagusiak; horrez gain, exekutiboen arteko ulermena handinahiko azpiegitura batera mugatzea edota urteko kontuak erabakitzerakoan batak bestearen alde egitea errealitatea mozorrotzen duen iruzurra dela esan du.
Joseba Azkarraga EAren idazkari nagusia eta Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburuak esan du “errealitatea mozorrotzen duen iruzurra” dela “exekutiboen arteko ulermena handinahiko azpiegitura batera mugatzea” edota “urteko kontuak erabakitzerakoan batak bestearen alde egitea”.
Zentzu horretan adierazi du “gure herrialdearen errealitateak formula zaharrak baztertu eta etorkizunera begiratuko duten formulak bilatu” behar dituela, eta “kontsulta etorkizunerako gakoa” dela gaineratu du.
EAJk Estatuko Aurrekontu Orokorrak babesa ezinbestekoa izan da Berrikuntza eta Garapenerako politiken transferentziarako, eta horri buruz galdetu diotenean, Azkarragak esan du “aurrerapen ikaragarria” izango litzatekeela Gernikako Estatutuak dioena errespetatzen bada, beti ere.
“
Ondo deritzot EAJk negoziaketan Gobernuaren ahultasuna kontutan hartu eta 12 urtetan izan den lehen transferentzia lortzen saiatu izana” esan du, baina hala ere, “aldaketak emateko moduaren inguruan “kezkati” agertu da eta “batzuek eta besteek egin dituzten adierazpenak” errepikatu ditu behin eta berriz.
“
Estatutuak dioen bezala Estatuarekin elkarlanean eskuduntza esklusiboa bada, ongi etorria izan dadila. Hori bai, elkarturiko eskuduntza bat bada, eta hemen denek denetik egiten baldin badute, ba hori ez da Estatutuak biltzen duena eta horregatik diot Eusko Jaurlaritzak izan behar duela transferentzia gertatzeko modua aztertu behar duena” adierazi du Azkarragak.
Lotura: Albistea EITB24an
Jatorria: Eusko Alkartasuna/EP/EITB24