Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburu Joseba Azkarragak parte hartu du gaur goizean Tratamendu Termikoei buruzko Estatu mailako IX. Biltzarraren (TRATERMAT 2003) hasiera ekitaldian.
Biltzarra irekitzeko hitzaldian adierazi duenez, oso egiteko garrantzitsua da haien denboraren zati handi bat ikerketan ematen duten pertsonen lana, besteak beste, gaur jorratu behar duguna bezalako gaien inguruan egiten dena; izan ere, pertsona horien ahalegin anonimo eta, askotan, gogorra gabe ez litzateke posible izango apurka-apurka lortzen ari den aurrerapen teknologikoa egitea, eta finean, bizi-kalitatea eta lan-baldintzak hobetzea.
Baieztatu zuenez, haien txostenekin biltzarrean parte hartzen duten guztien ekarpen handiak guztion gorespena merezi du.
Halaber, azpimarratu zuen lan-jarduera horretan eta beste guztietan lan segurtasunak eta segurtasun hori lortzeko zaintza- eta prebentzio sistemek duten garrantzia.
Horren ildotik Azkarragak adierazi zuenez, zuzentzen duen sailaren lehentasun nagusiak prebentzioa eta osasunaren zaintzaren aldeko jarrera zabaltzea eta istripuen aurkako heziketa ematea dira. Horren inguruan iragarri zuen datorren ekainaren 11n Eusko Legebiltzarrean agertuko dela 2002ko Kudeaketa Balantzeari eta Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen 2003ko Planari buruzko xehetasunak emateko.
Amaitzeko, sailburuak nabarmendu zuenez gure lana hainbat esparrutan garatzen ari da, baina ezin dugu gure burua engainatu, erronka zail baten aurrean gaudelako. Hala ere, erronka hori lortuko dugu inplikatuta dauden eragile guztien lankidetza eskuratzen badugu.
Jatorria: Eusko Alkartasuna