Iker Ruiz de Egino, Eusko Alkartasunako bozeramailearen ustez, Maddalen Iriartek irailaren 3ko osoko bilkuran bere hautagaitza agertzea egokia da, eta, hala bada, “azken unera arte” lan egingo da “beharrezko babesa lortzeko”. Ruiz de Eginok gaurkotasun politikoaren inguruko hausnarketa sakona egin du atzo, igandea, Europa Press agentziak egindako elkarrizketan.

Ruiz de Eginok azaldu duenez, erabakia dagozkion bilera politikoetan hartuko da, “Eusko Alkartasunak, EH Bilduk bezala, bere Mahai Politikoa batuko du eta, guztion artean, erabakiko dugu”, eta Iriarte Lehendakaritzarako aukerarik onena dela gaineratu du zalantzarik gabe, hautestontzietan lortutako babesak aurkezteko zilegitasuna ematen diola ziurtatuta.

Osasun-alerta

Eusko Alkartasunako bozeramailea kezkatuta agertu da datozen hilabeteetako agertokiarekin, “gizartean ekaitz perfektua sortzeko osagai guztiak” daudelako. Hori dela eta, oso erabakigarria izan dadin dei egin dio Eusko Jaurlaritzari, hala eskatzen baitu egoerak: ikastetxeetara eta lan-jarduerara itzultzea, koronabirusaren eraginez lana uztartzeko sor daitezkeen arazoak, oporretatik itzultzean lanik gabe egongo diren langileak edo negozioak ixtera behartuta egongo diren autonomoak.

Orain arte, Eusko Jaurlaritzak “inprobisazioarekin, egoera hau konpontzeko gaitasun gutxirekin eta autokritika gutxirekin jokatu duela esan du. Ez du erakutsi ontzi hau gobernatzeko gai denik”. Hori dela eta, EH Bilduk “egoerari aurre egiteko alderdi, sindikatu eta gizarte eragileen mahaia sortzeko” egindako eskaerari heldu dio berriro, baina Lakuak proposamen hori onartzeko duen aukerari buruz oso eszeptiko agertu da.

Kutsatzeen gorakadari dagokionez, Ruiz de Eginok ez du uste erru guztia herritarrena denik, eta “ostalaritzari eta gaueko aisialdiari gaitz guztien sortzaile izatearen salaketa erortzen ari zaiela” deitoratu du.

Eusko Alkartasunaren Batzorde Eragileko kideak Pedro Sanchezen Gobernuak eta Estatuko Udalen Federazioarekin geldikinak erabiltzeko akordioa baloratu du elkarrizketan, Euskal Herriko udalerrientzat ez litzatekeela “bidezkoa” izango esanda, baina herriz herri aztertzeko aukera zabalik utzita, “kutxa komun bati ekarpenak egiteko aukerarekin, betiere elkartasun-printzipioan oinarrituta, eta gauza duinetan gastatzeko, hala nola, gizarte gaietan”.

Amaitzeko, Juan Carlos Borboikoaren ihesari buruz hitz egin du: “Espainiako herri osoari lapurtu eta iruzur egin dio, eta barre egin dio”.