Euskal pentsio sistema publikoaren proposamenean sakonduko du Eusko Alkartasunak
Ikasturtean landu duen babes sozialaren euskal sistema publikoari buruzko proposamenean sakonduko du Eusko Alkartasunak martxoaren 17an, larunbatean, egingo duen lan jardunaldian.
Lan jardunaldia berriro ere oso jendetsuak izango diren pentsiodunen mobilizazioen egun berdinean izango da, eta bertan orain artean egindako lana bildu –egungo egoera laburbildu eta proposamenaren oinarriak azaltzen dituen dossierra eta ELA eta LABen ordezkariekin egindako mahainguruaren ondorioak- eta afiliazioari aurkeztuko zaio bere ekarpenak hartzeko.
Eusko Alkartasunak historikoki mantendu duen jarrera izango da proposamenaren ardatza, hau da Ongizate Estatua indartuko duten pentsio sistema publikoa eraikitzea, eta horretarako Segurantza Sozialaren eskumenaren transferentzia exijitzea. Leire Pinedo, EH Bilduko legebiltzarkideak eta EAko kideak Legebiltzarrean egindako azken hitzaldietan aurreratu du proposamenaren nondik norakoak, pentsio sistema publikoa defendatu eta Segurantza Sozialaren eskumena eskatu duenean.
Pentsioen eztabaidan sakontzen ari da Eusko Alkartasuna, hori ez dela gaur egungo pentsiodunen ardura bakarrik, baizik eta gizarte osoaren kezka jakinda. Gasteizko Alkartetxean (SanPrudentzio, 3) egingo da lan jardunaldia larunbatean, martxoaren 17an, goizeko 11etatik aurrera.