EAko Komunikazio idazkariak ohartarazi duenez, lehendakariak ezin izango du Euskadiren izenean hitz egin.
Eusko Alkartasunako Komunikazio idazkari Ikerne Badiolak adierazi duenez, “Lopezek jakin badaki Euskal Herriaren babesa jaso ez zuen eta Euskal Herriaren eskubide historikoak aintzat hartu ez zituen konstituzio baten omenezko ekitaldian parte hartuko duela”.
EAko buruzagiak gogorarazi du Konstituzioak ez zuela herri honetako biztanleen babesik lortu, besteak beste, gure herriak ez zuelako eztabaida eta sortze prozesuan egoteko aukerarik izan. Beraz, Lopezek ezin izango du ekitaldi horretan Euskadiren izenean hitz egin”.
EAk inoiz ez du konstituzio horren alde egingo, gaineratu du Badiolak, lurralde batasuna bermatzeko ardura Armadaren esku uzten baitu, euskara bezalako hizkuntzak baztertzen dituelako edota autodeterminazio eskubidea aintzat hartzen ez duelako. Komunikazio idazkariaren esanetan, “Euskal Herrian marko juridiko berri bat nahi duen gizartearen borondatea errespetatzeko printzipio demokratikoa aplikatzeko ordua da”.
Jatorria: Eusko Alkartasuna