Giza eskubideak errespetatzearen eta elkarrizketaren aldeko ekimen guztiak babestuko ditu EAk, beti bezala.
Bakearen Aldeko Koordinakundeak bihar Bilbon “Bakea bide bakarra. Sin violencia ni amenazas” lelopean egingo duen manifestazioan parte hartuko du EAk eta Rafa Larreina Ekonomia eta Zerga Politikarako idazkaria buru izango duen ordezkaritza izango da bertan.
EAk bat egin du beti Bakearen Aldeko Koordinakundearen ekimenekin eta bakearen aldeko ekimen oro aintzat hartu du beti; beraz, giza eskubideen alde eta normalizazio politikoa lortzeko elkarrizketa erabiltzearen alde egin daitezkeen ekimen guztiak babesten jarraituko du.
Jatorria: Eusko Alkartasuna