Azkenik kongresua egingo delako konfiantza agertu du Begoña Erraztik Begoña Errazti Eusko Alkartasunako presidenteak gaur adierazi duenez, Batasunak heldu del larunbatean Barakaldon egin nahi duen ekitaldia debekatuz gero, ´alderdiok erantzun bat ematea aztertu beharko dugu, demokratikoa noski´.
´Azkenik, egin egingo dela uste dugu´, erantsi du Erraztik. Ildo horretan, ekitaldiak izan dezakeen garrantzia nabarmendu du, argudiatu duenez ´gure herriarentzako konponbideak´ baitaude jokoan. ´Denok ari gara bide politikoetan eta uste dugu Batasunak ere bide horietan izan behar duela 21etik aurrera´, erantsi du.
´Ezin da onartu espainiarrek berriz koiunturaz baliatzea euskal alderdiok gure arteko konfiantza giroa sortzea galarazteko; bakea eta normalizazio politikoa hondatu nahian ari dira eta, ekitaldia debekatzen bada, Rodriguez Zapateroren hitza ezbaian geratuko da´, argudiatu du alderdiko buruak.
Jatorria: Begoña Errazti