Herrialdeko foru elkarteengan Batzar Nagusiek duten kontrola sistematizatzea eskatu du Joseba Gezuragak. EH Bilduko ordezkaria eta EAkideak Bizkaiko Batzar Nagusiek elkarte horiei buruz duten ezagutza falta azpimarratu du, nahiz eta 500 milioi euro baino gehiago kudeatzen duten. Jeltzaleen ohiko rodiloak gizartearen ordezkaritzak kontrola ezarri dezan proposatu duen neurriaren onarpena galarazi du.
Erakunde horiek BFAren kudeaketarako lagungarriak izan daitezken tresnatan bilakatu dira batzuetan, beste batzuetan ordez, kudeaketa publiko zuzena ordezkatzeko erabiliak izan dira, administrazio paraleloa izanez, “eta hori da kontrola funtsezkoa izateko arrazoia”. Horregatik Foru Erakunde Autonomiaduna, Foru Enpresaerakunde publikoak, Merkataritzako foru sozietateak eta Foru Fundazioetako ordezkariek beren jardueraren berri emateko gutxienez urtero behin Batzar Nagusietako dagozkien batzordeetan agerraldia egin dezaten eskatu da.