Maiorga Ramirez EAko Nafarroako presidenteak esan duenez, batzuek Auzitegi Konstituzionalaren balizko ezezkoa “aitzakiatzat hartzen dute gogokoa ez zen zerbait jokoz kanpo uzteko”

Maiorga Ramirez EAk Nafarroan duen presidenteak gaur herri galdeketaren inguruan adierazi duenez, batzuek Auzitegi Konstituzionalaren balizko ezezkoa aitzakiatzat jartzen dute “konbentzitzen ez zuen egitasmo bat jokoz kanpo uzteko” eta haren alderdiak “oso argi dauka, Auzitegi Konstituzionalak esaten duena esaten duela”, Eusko Jaurlaritza osatzen duten alderdiek “zuhurtziaz eta ausardiaz” jokatu behar dutela galdeketa aurrera ateratzeko.

Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean esan duenez, Eusko Jaurlaritzak eta Legebiltzarrak lege baten inguruko galdeketa sustatzea erabaki izanak demokraziari ematen dion “garbitasuna” desitxuratzen tematuta daude pertsona eta eragile asko.

Ildo horretan, Ramirezek uste du EAk eta EAJk ez luketela “inolako” desadostasunik izan behar galdeketaren inguruan. “Beste auzi batzuetan agian bai, baina honetan ez, argi baitago EAk ahalegin handia egin zuela galdeketa Gobernu akordioan egon zedin”, azpimarratu du.

Hori dela eta, Legebiltzarrak hartutako erabakiak errespetatu egin behar dira eta arduraz jokatu beharra dago, haren aburuz. Gainera, ez ditu ulertzen “euskal gizartearen jarrera politikoa harrokeria bailitzan hartzen dutenak”.

Azkenik, Ramirezek esan du EAk “oso argi” duela, “Auzitegi Konstituzionalak esaten duena esaten duela”, Eusko Jaurlaritza osatzen duten alderdiek zuhurtziaz eta ausardiaz jokatu behar dute galdeketa aurrera eramateko orduan.

 

Lotura: EITB24
Jatorria: EP/EITB24