Eusko Alkartasunako lehendakariak ETB1, ETB2, Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Berria, Deia, Gara eta Diario de Noticias-i bidali duen komunikatuko testu osoa Azkeneko asteetan Eusko Alkartasunaren buru izaten jarraituko naizen ala ez erabakiaren inguruko zumurruak bidertu izan direla kontziente naiz, eta orain arte ez badut gai honen inguruan ezer esan nahi izan, nire alderdiko militantzia eta biltzarrerako prozesua errespetzeagatik izan da. Garaiz kanpo hitzegin izan banu Eusko Alkartasunako militantziak hain era eredugarrian eztabaidatzen ari den gai politiko garrantzitsuetatik arreta desbideratu izan nuke, eta prozesu horri min emango zion desitxuraketa mediatikoa sortu izan nuke. Orain, gure VII. Biltzar Nagusiaren atarian, alderdiaren barnean gehiengoaren sostengua lortu izan duen ponentzia politikoa dugularik, lehendakari bezala zegokidan eginbeharra bete dudala uste dut, eta beraz, berrautaketara ez aurkeztea erabaki dudala iragartzeko momentua heldu da.
Hainbat dira erabaki hau hartzera bultzatu nauten arrazoiek. Batez ere, arrazoi pertsonalak izan dira. Pertsonok zikloak betetzen ditugu, eta erantzukizun batzuetan luzatzea ez da osasuntsu. Eusko Alkartasunaren buru izaten eman ditudan zortzi urte hauek oso biziak izan dira. Gure herriaren historian zortzi urte zoragarriak izan dira, eta gure alderdiak Euskadi askeago, justuago eta solidarioago bat lortzeko bide zail horretan gogor lan egin izan du. Oraindik ere asko dago egiteko, baina nire ustez gure herriaren ongizatea hobetzeko lan egin izan duten Eusko Alkartasunako gizon eta emakume horiek helburu horretarako etorkizunean ere ezinbestekoak izanen dira. Xede horrek gidatuko gaitu.
Eusko Alkartasuna Herri honetan ibilbide eta oinarri tinkoa duen proiektu gaztea da. Azkeneko hamarkadan diskurtso eta ekimen soberanistaren funtsezko motorra izan da, Euskal Herriaren defentsan dugun konbentzimenduak ematen digun kementasunaz eta adorez. Euskal Herriaren eta herritar guztien eskubide nazional eta demokratikoekin konprometatutako erreferente abertzale koherentea izan gara. Norabide instituzionala eta politikoa markatu izan dugu, erantzukizunez eta posibilismoz jokatuz, baina aldiberean, independentismo baketsuaren zilegitasuna finkatuz.
Agur honetan ez naiz iraganean geldituko; batetik, Eusko Alkartasunaren proposamenak gaur egungoak direlako; eta bestetik, nire intentzioa ez da politika uztea.
Politikak gizartea aldatzeko tresna eraginkorra izaten jarraitzen duela uste dut. Horregatik Eusko Alkartasunako militante bezala nire eginbehar guztiak betetzen jarraituko dut, herri hobeago bat, baketsua eta pertsona guztientzat askea eraikitzea nire uste osoa eta nire konpromezua delako. Eta Eusko Alkartasuna hauxe lortzeko proiektu bakarra dugu.
Gure Herriak erronka haundiak dauzka etorkizunean, gero eta multipolarrago den mundu batean. Hauei aurre egiteko prestatu behar gara. Zoritxarrez Euskadin batzuen politika egiteko erak eztabaida publikoa pozoindu egin du, eta etorkizunari aurre egiteko, edozein gizarte modernoan oinarrizkoak diren printzipio batzuk berreskuratu eta aldarrikatu behar ditugu.
Gure herrian urratzen diren giza eskubideen errespetu osoa bezain oinarrizko printzipioa. Askatasunean espresatutako gehiengo demokratikoari beharrezko errespetua bezain printzipio xumea. Ezin da onartu denbora gehiago gatazka politikoa luzatzea gutxiengo batek euskal gizartearen gehiengoaren eskubide demokratiko soberanista blokeatu nahi duelako.
Arrazoia eta modernitatea kontzeptuekin itxurosoak erabiliz euskal nazioari beste edozein herriren maila berean bizitzeko eta etorkizun politikoa askatasunez erabakitzeko eskubidea ukatzen digutenen nahasteko sortu duten eztabaidari mozorroa kendu behar zaio.
Gure Herriaren historiak euskaldunok ezbeharren aurrean adoretzen garela erakutsi du. Ziur nago, guztion artean, gure seme-alabei herri hobeago eta justuago bat uzteko gai garela. Arturo Kanpion, nafar ospetsuak zioenez, irauteak eta lurraldea, etxea, ohiturak, hizkuntza (…) defendatzeak gure historiaren marka bat da. Eusko Alkartasunak askatasuna gauza guztien gainetik maitatzera erakutsi ziguten gure arbasoen sugarra mantenduko duela ziur nago. Ni prest nago.
Jatorria: Begoña Errazti