Begoña Erraztiren iritzi artikulua 1976ko martxoaren 3an Gasteizko San Frantzisko elizan izandako gertaeretatik hogeita hamar urte joan badira ere, bere hartan jarraitzen du bidegabekeriak, biktimek, haien senideek eta herritarrek ez baitute inolako kalte-ordainik jaso. Eta Espainiako ondorengo gobernuek ere ez diote nahi izan gai horri heldu.
Orain hogeita hamar urteko egoera politikoa traba zen gertakari haiek argitzeko eta, ondorioz, ezinezkoa izan zen erantzukizun penal eta politikoak garbitzea. Hala eta guztiz ere, lotsagarria eta guztiz bidegabea da gaurdaino inolako ahaleginik egin ez izana arratsalde hartan gertatutakoa argitzeko tiroka desegin zuen Poliziak greban zeuden langileak Zaramagako elizan egiten ari ziren bilera, eta bost lagun hil eta beste hainbat zauritu zituen.
Ez dugu ahaztu behar nagusien aginduak betetzen ari ziren polizia uniformedunen Estatuko funtzionarioak ekintzek eragin zituztela hildakoak. Urte hauetan guztietan, erailketa haien erantzule penalak badaudela adierazi dute txosten juridikoek. Polizia buruek egun hartan izandako elkarrizketen transkripzioek egun hartan gertatutakoa azaltzen dute eta, hitzez hitz, han sarraskia izan zela onartzen. Hala eta guztiz ere, baina, Estatuko erakundeak ez dute ezertxo ere egin erantzukizunak garbitzeko; ezta modu sinbolikoan ere.
Gasteiztarrak traumatizatuta geratu ziren gertakari haiekin. Horregatik, ulertezina da haientzat bidegabekeriak bere horretan jarraitzea; alegia, Administrazioak bere erantzukizuna onartu ez izana eta gertakari beldurgarri haiek ofizialki gaitzetsi ez izana; ez du inork jaso gertakari haien ondoriozko zigorrik. Horregatik, beharrezkoa da biktimak aitortzea eta horiei kalte-ordainak ematea, eta Espainiako Gobernuari dagokio hori. Argi dago Alderdi Popularrak ez duela inolako interesik auzi horiek konpontzeko, alderdiko ohorezko presidente Manuel Fragari eragiten baitiote. Izan ere, Gobernazio ministro zen hura orduan eta, beraz, Poliziaren arduradun 1976an. PSOEk ere ez du ezertxo ere egin horren inguruan agintean egon denean.
Eta ez da inolako aurrerapenik egin Memoria Historikoaren inguruko Legearen inguruan, Rodriguez Zapateroren Gobernuak lege hori 2005. urtearen erdirako arautzeko konpromisoa hartu bazuen ere. Lege horrek ez liekete beren gustuko konponbiderik emango martxoaren 3ko sarraskiaren biktimei, baina urrats txiki bat izango litzateke diktaduraren osteko lehen urteetako biktimak Gasteizko gertakarietakoak, besteak beste onartzeko. Horien salaketek Espainiako auzitegietan egin beharreko bidea amaitu izanak ere gai honen inguruan dagoen interes eskasa erakusten du.
Une honetan, NBEn Giza Eskubideen Batzordea da biktima haien senideen itxaropena, tramiterako onartu baitu demanda. Muga ere badu, ordea, haren erabakia ez baita loteslea.
Eusko Alkartasunak Terrorismoaren Biktimen inguruko Legea babes zezan, konpromisoa sinatu zuen gobernuak garai batean gurekin, eta bete egin behar du hori. Horretarako, lehenbailehen kitatu behar du 1976ko martxoaren 3ko biktimekin duen zorra. Izan ere, herritar guztien eskubideen alde borrokatu ziren haiek, diktaduraren egiturei aurre eginez; besteak beste, berme demokratikorik gabeko garai hartako sindikatu bertikal bakar eta alferrikakoari.
Jatorria: Begoña Errazti