Anjeles Iztueta Azkue (Eusko jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua)
Orain direla urte asko Euskal Hezkuntza Sistema, irakasleen etengabeko hausnarketa eta lanarekin eta Administrazioaren berezko borondatetik, lan egiten ari da jarrera pertsonalak aldatzeko, baloreak berrikusteko eta pertsona bakoitzaren eskubideen onarpenean oinarritutako gizarte justuago bat lortzeko.
Gure herrialdean hezkuntzaren zutabeak honako hauek dira: izaten ikasi eta elkarrekin bizitzen ikasi. Euskal Hezkuntza-sistema osatzen dugun guztion konpromiso nabaria da, horixe da gure erronka: identitatearen eraikuntzan laguntzea, elkarrekin bizitzearen ondorioz sortzen diren gatazka pertsonal eta soziokulturalak konpontzen laguntzea eta norberaren autonomia kritikoa, arduratsua eta errespetuan oinarritutakoa sustatzea. Gizakiak sortzaileak gara, elkarrekin kultura biziak eraikitzen ditugu, batak bestea eraikitzen du, eta horretan garrantzitsuena Berdintasuna izango da, aniztasuna onartuz eta errespetatuz.
Hezkuntzak gure xedearen jabe izatea ahalbideratzen gaituzten tresnak sortu behar ditu, duintasunean eta eskubideetan oinarritzen den gizartea integratuta gizakiak izateko.
Kalitatearen diskurtsoari óbizitzako esparru guztietan beharrezkoa den kalitate horió zentzu progresista bat eman nahi izanez gero, lortu behar dugu diskurtso hori batez ere ongizateko estatuak bermatzen dituen gizarte eskubideekin, gizartearen sentsibilitatea eta borondate politikoak helbide horretan mugiarazi behar ditugu.
Hezkuntzaren helburu etikoa Aukera Berdintasuna eta Zuzentasuna izan behar dira. Biek hezkuntza behar-beharrezkoa dute irauteko, sistemaren gabeziak zuzentzeko, pertsonak osoki hezteko eta elkarrekin bizi ahal izateko. Gizarte zibilizatu, demokratiko eta helduetan kohesio sozialak adostasuna behar du oinarrizko eskubideei dagokionean, urratsez urrats elkarrizketan oinarritutako bizitza elkarrekin bizitzea eskatzen du. Argi dago Hezkuntzak ezin duela honetan bakarrik lan egin, baina askatasunerako, autonomiarako, motibaziorako, ardurarako, gizarteratzeko, bizikidetzarako eta tolerantziarako behar den prestakuntza adierazten du.
Ekimen eta borondate progresistak gaineratuz bakarrik, sexu, izaera edo sinismenak direla eta inork kanpoan utzi gabe. Gure ardura gizakien arteko harremanetan kalitate handiagoa izatean oinarritu behar da. Hori da kalitatea ulertzeko modu bakarra, etikatik, justiziatik eta elkartasunetik.
Euskadin Hezkuntzak munduan norberak bakarrik duintasunez aritzeko behar diren gaitasunak errazteaz gain, etengabeko prestakuntza bat ere planteatzen du, pertsonak ezagutzaren gizartean barneratzeko giltzarri gisa.
Hezkuntzaren eremuan, kalitatearekin eta berrikuntzarekin dugun konpromisoa, lanerako prestakuntza lortzera zein pertsonaren egokitasuna lortzera bideratuta dago. Prestakuntza horrek berdintasunaren aldeko gizarte batean aukera-berdintasunak eskaini behar ditu. Gizarte horretan dibertsitatea aberastasun gisa baloratzen da.
Pertsonen gizarteratze prozesua zenbait eremutan ematen da: familia, eskola, aisialdia, komunikabideak… Gure Erkidegoko ikastetxeetan, ikasleek jarrera eta jokabide eremuan duten gabezia gainditzeko, filosofia pedagogiko jakin bat erabiltzen da. Filosofia horren arabera, generoaren azterketatik abiatuz, haurren bilakaera integrala sortuko dituzten jarrera, balore eta ahalmenak sustatzen dira.
Elkartasunak, sentsibilitateak, samurtasunak, ekimenak, indarrak, gogoek, gauza guztietarako energia izateak, inteligentziak, norberaren onarpenak gizaki guztien errespetutik abiatuz, zoriontsuago egiteaz gain, ahalbideratzen digute gure autonomia sustatzen duen hezkuntza integrala eskaintzea gizon-emakumeei, bizitzaren eremu familiar, sozial eta politikoen orekatik abiatuz.
Jatorria: Anjeles Iztueta