Hilaren 24 eta 31n zerbitzua 20.30etan eten eta 25ean 11.00etan berriro hasi ordez, EAk 22.00etan amaitu eta 9.00etan hastea planteatu du, Bartzelonan, Madrilen eta Sevillan egiten duten bezala.
Bilboko Eusko Alkartasunak hilaren 24an eta 31n metro-zerbitzua aurreikusitakoa baino ordubete beranduago amaitzea proposatu du, bai eta hilaren 25ean ordubete lehenago hastea ere. EAren iritziz, Gabon gauan eta Urtezahar gauan 20.30etan ixtea goizegi da eta Eguberri-egunean 11.00etan hastea beranduegi, ordea.
Hori dela eta, Estatuko beste hiriburu batzuetan erabiltzen diren ordutegiak kontuan hartuta, EAk metro-zerbitzua 22.00 arte irekita mantendu nahi du Gabon gauan eta Urtezahar gauan, eta Eguberri-egunean 9.00etan ireki dadila. Modu horretan, ibilgailu pribatuen erabilpena murriztea lortu nahi du EAk.
Jatorria: Eusko Alkartasuna