Eusko Alkartasunak jendartea kanpainan parte hartzeko deia egiten du EBko Gobernu buruek Rajoyri bitartekaritza onar dezan eskatu diezaioten lortzeko
Europako Aliantza Libreak eta ANC elkarte independentista katalanak bultzatutako Support Catalonia kanpaina zabalduko du gizartean Eusko Alkartasunak, parte hartzeko deia eginda. Kanpainak eskatzen du EBko gobernuburei gutuna bidaltzea Estatu espainolari Kataluniako gatazka politikoa bitartekaritza onar dezan eskatuz, eta zibilen kontrako biolentzia gaitzetsiz eta erabakitzeko eskubidea errespetatu dadin aldarrikatuz era beran.
Eusko Alkartasunak egunez egun jarraitzen du Katalunian gertatzen ari dena eta hango eskenatoki politikoak ez duela bakarrik erabakitzeko eskubidearekin zerikusia uste du, baizik eta demokrazia berarekin bai Estatu espainolean zein EBean. Horregatik eta euskal gizarteak kataluniar herria, bere erakunde eta ordezkarien kontrako erasoei emandako erantzuna ikusita, kanpaina honekin bat egiteko eskatzen du, EBeko goi ordezkari politikoei kataluniar errealitatearen berri emateko.
Supportcatalonia.eu web orriaren bideez parte hartu daiteke kanpainan, eta bertan aurkitu EBko gobernuburuei bidaltzea proposatzen den gutunaren testua.