Izatezko bikoteen legeari buruz honako hau adierazi nahi dugu:
- Eusko Legebiltzarrak izatezko bikoteen legea onartzeak pozten gaitu. Modu honetan urrats garrantzitsua eman izan da izatezko bikoteen kolektiboak, sexu berekoak bereziki, pairatzen zuten bazterketa juridikoa nahiz legala ezabatzeko. Hala ere, oraindik ere gutxiegi deritzogu, urrunago iritsi zitekeelako. Etorkizunean berreskuratu beharko genukeen gutxieneko akordioa
delakoan gaude.
- Gure poza ere azaldu nahi dugu legebiltzarrean eman den alderdien arteko elkarrizketa giroagatik (PP izan ezik) eta kontsentsuagatik, herri honetako beste hainbat arazo konpontzeko benetan erabilgarria zein beharrezkoa dena.
- ´Bizigay´tik ez dugu ulertzen Jaurlaritzako alderdi baten eskaera isilpeko bozkaketa egiteko, eta emandakin batzuk bananduta, adopzioa jorratzen duen 8 artikulua kasu. Gai hauek isilpean eta tabuekin jorratzea ez zaigu bidezkoa iruditzen batez ere, demokrazia sendotzeko horren beharrezkoak diren eskubideen berdintasunaz ari garenean. Ez ditugu ulertzen modu honetan bozkatzea sustatu duten lotsa pertsonalak.
-Partidu Popularraren lotsagabekeria ere salatu nahi dugu, ´ konpetentzien alorrean´ oinarrituz denon ardura diren giza arazoetan ez dutelako sakontzen, eurek bultzatutako norbanakoen zein giza eskubideen atzerakadarekin bat etorriz.
Berriz ere, ´Bizigay´tik, aldarrikatu nahi dugu euskal gizartearen ardura diren gai honetan nahiz beste batzuetan erabateko konpetentziak izatearen premia, ´Popularren´ zapalkuntza absolutistaren menpe ez egoteko.
Jatorria: Bizigay