EAko bi zinegotzi Bilbon, eta Bermeo eta Zaratamoko alkatetzak lortu ditu
Eusko Alkartasunak Bizkaiko Batzar Nagusietan 5 batzarkide izango ditu, joan den legealdian zituenak baino 2 gehiago, koalizioak lurralde honetan bizi izan duen garaipenarekin.
Hautagai-zerrenda abertzaleak, 27 eserleku lortu zituzten jokuan zeuden 51etatik, modu honetan Foru Erakundetarako gehiengo osoa lortuz.
Eusko Alkartasuneko 5 ordezkariak hauek dira: Txemi Tejedor, karguan errepikatzen duen bakarra, eta Enkarterrietako barrutian hautatua, Joserra López-Larrinaga Bilboko barrutitik, Jesús María Doistua Oleaga, Arratia-Durangoko barrutitik eta azkenik Alfonso Bolívar eta Juan Karlos Goienetxea azken biak Busturia-Uribeko barrutitik.
Azken hau gainera, Bermeoko alkate hautatu dute, bere laugarren legealdia izango den honeri hasiera emanez.
Halaber, Roberto Ibarretxe Zorriketa Zaratamoko alkate berria izango da, EA bertako alkatetza aurretik bazuelarik ere.
Orokorrera EAk Bizkaiko 67 herrietan lortuko du ordezkaritza, Bilbon lortutako zinegotziak azpimarratuz: Jose Manuel Uribarri eta Jon Aritz Bengoetxea
Jatorria: Eusko Alkartasuna