Carlos Garaikoetxea lehendakariak Leitzan, Alderdi Popularrak (PP) Batasuna ilegalizatu duela bozka abertzaleak galdu daitezen aipatu zuen; eta bide batez Alderdi Popularraren hizpide bakarra Euskadi izatea salatu zuen, izan dituen akats guztiak kontuan hartuta, Prestige-eko hondamendia, gerraren gorabeherak eta abar, guzti hau azpijoku zatar bat bezala ikusten du Garaikoetxeak.
Carlos Garaikoetxeak Leitzako Etxe Txuria Elkartean eman zuen mitin batean Eusko Alkartasunak aurkezten duen hautagai zerrendari (zerrendaburua Juan José Lazcano delarik) laguntza eman zion. Carlos Garaikoetxearen esanetan ilegalizazioaren helburua, horrenbesteko kemenarekin defendatua izan dena alderdi popularrarengatik, euskal abertzaletasunaren ordezkaritza instituzio eta erakunde publikoetan murriztea da, eta horrela Nafarroan UPNren gehiengo absolutoa lortu.
Garaikoetxearen esanetan alderdi popularrak benetan beldurtzen duena instituzioetan ordezkaritza abertzalea izatea da, hauek egin ditzaketen aldarrikapen abertzale guztiekin modu tinko eta demokratiko batean bideratuta.
Ilegalizazioaren helbururik garrantzitsuena herria eta gizartea ezegonkortzea da mundu abertzalean nahaste handi sortuz, bozkak murriztuko dituen erraietako erantzun elektorala sortuz eta gainera, UPN laguntzen duen DHont legearekin, arazoa areagotuko delarik.
Bide batez, Eusko Alkartasunaren ibilbideaz mintzatu zen, eta EA beste indar abertzale batzuen erreferentzia izan dela adierazi zuen. Bere autodeterminazio eskubidearen defentsa PNVren jarrera aldatzea suposatu duelarik, proposamenaren gaitzespenetik proposamena berea egitera bultzatu dituelarik; eta nafarren borondatearen errespetua eta bere demokraziaren defentsa Batasunaren sahiestea suposatu duelarik, Aralar sortuz.
Jatorria: Eusko Alkartasuna