Estatus politiko berriaren negoziazioa legealdirako lehentasun bezala berreskuratu behar dela azpimarratu dugu Estatus politiko berri baterako bidea sozialdemokraziatik jorratzea aldarrikatu du gure Harreman Instituzionaletako idazkari Iker Ruiz de Egino Begoñak, Alkartasuna Fundazioaren Itsas Gudari egunean. “Oro har euskal gizartea aurrerakoia da baina kontserbadorea aldi berean. Gehiengook muturreko ideologietatik urruti kokatzen...
‘Demokrazia. Erabakia. Subiranotasuna’ solasaldiarekin ospatuko du Alkartasuna Fundazioak 2025eko Itsas Gudari Eguna
Hainbat ekimen burutuko dira Bermeon, Eba Blanco, Idurre Bideguren, Zelai Nikolas eta Irantzu Perello elkartuko dituen solasaldia besteak beste Urtero bezala, alderdiaren Alkartasuna Fundazioak Itsas Gudari Eguna ospatuko du Bermeon, martxoaren 2an, 1937an Matxitxako lurmuturraren inguruetan gertatutako itsaso-borroka oroitzeko asmoarekin. Nestor Basterretxearen ‘Matxitxakoko Guda’ eskulturan egingo den omenaldiarekin batera,...
Baleak Elkartea, Philippe Aramendi, Jokin Etxebarria eta Irungo Harrera Sarea, Alkartasuna fundazioaren saridunak
Euskal kultura eta euskara sustatzeagatik, normalizazio politikoari eta gizarte-kohesioari egindako ekarpenengatik eta migratzaileekin egindako lan humanitarioagatik Nestor Basterretxearen “Zazpiak bat” domina jasoko dute urriaren 26an, Baionan Alkartasuna fundazioak 2024ko Alkartasuna sariekin omenduko ditu Baleak Elkartea eta Philippe Aramendi abertzale historikoa, euskal kultura bultzatzeko egindako lanagatik. Jokin Etxebarria “Bake Bidea”...
Alkartasuna Fundazioak eta Eusko Alkartasunak Itsas Gudari Eguna ospatuko dute igandean Bermeon
Datorren igandean, martxoak 3, Alkartasuna Fundazioak eta Eusko Alkartasunak Itsas Gudari Eguna ospatuko dute, urtero bezala, Bermeon. Egun honek Matxitxako lurmuturreko bataila oroitarazten du, non heroikoki Euzkadiko Itsas Gudarostearen bouek matxinatutako bando frankistaren Canarias gurutzaontziari aurre egin zioten. 11:00etan, Matxitxako lurmuturrean, Nestor Basterretxearen ‘Matxitxakoko Guda’ eskulturaren inguruan, omenaldia...
Eusko Alkartasunak eta Alkartasuna Fundazioak Alkartasuna aldizkariaren ale berria argitaratu dute
Eusko Alkartasunak eta Alkartasuna Fundazioak Alkartasuna aldizkariaren ale berri bat argitaratu dute 2023ko urtekari gisa. Gainera, aldizkariaren 74. zenbaki horretan Espainiako estatuan lurralde-ereduari buruz irekitako eztabaida, Europako hurrengo hauteskundeak, hezkuntza-legea eta etxebizitza eskuratzeko arazoak ere jorratzen dira. Alkartasuna Aldizkaria...
Eusko Alkartasunaren erronka politikoei buruzko barne-eztabaida eraman du alderdiko 37. urteurrenaren ekitaldia
Eusko Alkartasunak mahai-inguru batekin ospatu du Gasteizen bere 37. Urteurrena, hots, duela ia lau hamarkada jaio zen tokian. Ordubetez, gogoeta eta azterketa-esparru interesgarria sortu dute Idurre Bidegurenek (senataria Madrilen), Lore Martínez Axpek (parlamentaria Gasteizen), Xebe Txoperenak (parlamentaria Nafarroan), Lorena López de Lacallek, (Nazioarteko Harremanetarako Idazkaritza), Iñaki Ostolazak (Zumaiako alkatea) eta Jokin Melidak...