• Demanda osorik ezetsi eta Maiorga Ramirezen gertukoak kostuak ordaintzera kondenatu ditu • Eba Blancoren jarrera berresten du EAko idazkaritza nagusiaren buru gisa Lehen auzialdiko Gasteizko 3. epaitegiak erabat ezetsi du Maiorga Ramirezen gertukoek 2022ko otsailaren 19an eta 20an egindako Eusko Alkartasunaren XIII. Ohiko Biltzar Nazionalean hartutako erabakien aurka jarritako demanda. Epai horrek baliozkotzat jotzen ditu bilera...
Erdoganen erregimena kolokan dago
Otsailaren 6an lurra dar-dar egin zuen Kurdistanen. Komunikabideek etengabe hitz egiten dute Turkiaz eta Siriaz, baina ez dute esaten gehienak herrialde kurduak direla. Eta beharrezkoa da hori azaltzea, horrela hobeto ulertzen baita zergatik Turkiak eta Siriak denbora behar izan zuten biktimei laguntzeko; zergatik Erdoganek Larrialdi Egoera ezarri zien hiru egunetan turkiar aldean, eta zergatik zentralizatu duen larrialdietarako laguntza guztia...
HDP alderdi kurduaren jazarpen politikoa berehala bukatzea eskatu dio Erdogani Eusko Alkartasunak
Eusko Alkartasunatik gure babesa eta elkartasun osoa adierazten diogu kurduen Turkiako Alderdi Demokratiko Popularrari (HDP). Herri demokratiko eta plurala, librea eta bidezkoa lortzeko bere asmoa eta borrokarekin bat egiten dugu. Generoen arteko eta Turkiako talde etnikoen arteko berdintasuna nagusi den gizartea eta ingurumena errespetatzen duen herria ere aldarrikatzen duen alderdia. Gaur gaurkoz Erdoganen erregimen autokratikoaren...
Eusko Alkartasunak Euzko Itsas Gudarosteko gudariak omenduko ditu igandean Bermeon
“Bere herriarekiko leialtasun osoaren adibide dira garai hauetan bere zilborrera bakarrik begira dagoen jendearen aurrean” esan du Blancok Eusko Alkartasunak, Alkartasuna Fundazioarekin batera, aurten ere Itsas Gudari Eguna ospatuko du Bermeon. Itsas Gudari Eguna Gerra Zibilean euskal autogobernua defendatzen eta faxismoa geldiarazteko bizia eman zuten gudariei egiten zaien omenaldia da. Goizeko 11:00etan lore eskaintza egingo da Nestor...
Eusko Alkartasuna hurrengo hauteskundeetarako EH Bilduri Bizkaian proposatuko dizkion izenak eta neurri politikoak aztertzen dago
“Lurraldeak aldaketa bat behar du EAJk elikatzen duen bezero-sarea eta ustelkeriarekin betiko amaitzeko” dio Goñik Eusko Alkartasuna maiatzeko udal eta foro hauteskundeetarako begira Bizkairako duen eskaintza politikoa borobiltzen dabil egunotan. Era berean, EH Bilduren zerrendak osatzeko proposatuko duen taldea ixten dago. “Proiektu erakargarri bat daukagu herritar guztientzat, eta EH Bilduren zerrendak aberasten dituzten profil pertsonal...
PSNk Navarra Sumarekin batera euskararen kontra bozkatu izana deitoratu du Eusko Alkartasunak
“Mañeru eremu mistotik kanpo utziz, herritarrek kalean eskatzen duenaren gainetik eskuinak bulego batean esaten dienari arreta handiagoa diotela erakutsi dute” esan du Gartziak Nafarroako Eusko Alkartasunak PSNk Navarra Sumari bere botoak batu izana deitoratu du, Mañeru eremu euskaldunetik kanpo uzteko. Gogoratu behar da bertako Udalbatzak aho batez onartu zuela hizkuntza-estatusa eremu mistoan sartzea. “Herriak berak eskatu du eremu mistoan...